BIZIKLETA BIDEEN ETA IBILBIDE BERDEEN ARLOKO LURRALDE PLANAArabako Foru Aldundia, toki erakunde titularrekin lankidetzan, jadanik hogei urte baino gehiago daramatza lanean ibilbide berdeen kontzeptuan, antzinako bideak sustatu, berreskuratu eta kudeatzen edo bide berriak irekitzen, lurraldeko natura, paisaia eta historia eta kultura ondarea lehengoratzeko eta horri balioa emateko xedez. Jarduketa horiek Ibilbide Berdeen sare bat osatu dute, 1000 km-tik gorakoa. Jarduketa ildo hori eta ohiko garraio gisa erabiltzeko bizikleta ibilbideak sortzeko ekimenak juridikoki gauzatzeko, bi foru arau onartu ziren: | HELBURUAArabako Lurralde Historikoko bizikleta bideen eta bide berdeen arloko lurralde planaren helburua da Bizikleta bideen foru sarea eta Arabako ibilbide berdeen sarea EAEko eta Arabako Lurralde Historikoko antolamenduaren esparrura egokitzea. Horretarako, mugikortasun iraunkorraren bi era horiek (martxa eta bizikleta) agiri bakar batean biltzeaz gain, hiri arteko azpiegitura sare berriak sortu dira mugikortasun ez-motorizatua garatzeko. Horrez gain, lurraldeko natura, paisaia eta historia eta kultura ondareari balioa eman eta ekologia eta paisaia lotura berreskuratzen da, ingurunera era adeitsuan hurbiltzeko eta gozatzeko erak sustatuta. |